“Basquetour Learning”-ek dagoeneko argitaratu ditu konpetentzia digitalei buruzko aurtengo prestakuntza berriak eta "Anfitrioiak" programa, euskal turismoaren sektorearen esku jartzen duena.
Aurrez aurreko 3 barnetegi teknologiko izango dira, lurralde bakoitzean bana. Lehenengoa hilaren 27an izango da, Mungiako Urgoiti Jauregian (Bizkaia). Eta hurrengoa, Mutrikuko (Gipuzkoa) Arbe hotelean izango da. Azkena Araban izango da, baina oraindik ez da zehaztu ez lekurik ez datarik.
Gainera, gaitasun digitalei buruzko prestakuntzei dagokienez, 9 tailer online eta doan egingo dira hainbat gairi buruz:
Informazio gehiago: Basquetour Learning | Basquetour Learning
Bestalde, Turismoko Estatu Idazkaritzak sustatutako "Anfitrioiak" programaren edizio berriak 60 prestakuntza-ekintza baino gehiago programatu ditu online eta doan, prestakuntzaren eta garapen profesionalaren bikaintasunarekiko konpromisoari eusteko, bai eta sektorearen kalitatearekiko, berrikuntzarekiko eta hazkunde iraunkorrarekiko konpromisoari eusteko ere.
Gaiak asko eta askotarikoak dira: ekonomia zirkularra, turismorako eta aisialdirako zibersegurtasuna, MICE ekitaldi birtualen formatu berriak eta garapen iraunkorra. Ikastaroak gaur bertan jarri dira abian.
Hau da aurtengo prestakuntza-egutegia:
Calendario XXIV Edición – Turismo Formación (turismo-formacion.com)
"Anfitrioiak" programari buruzko informazio gehiago: https://www.turismo-formacion.com/